2017/10/16

‘Elorrio Zabaltzen’, gertakari eta matxurak jakinarazteko app-a aurkeztuko du udalak

Aplikazioaren azalpenak eman eta herritarren artean berau aurkezteko asmoz, herritarrentzako aurkezpen-tailer bat antolatu da urriaren 17rako, asteartea, 19:00etan Iturri Kultur Etxean.

2017/10/15

Errebonbilo kalerako proposamenak aurkeztuko dizkie Elorrioko udalak herritarrei

Urriaren 18an, arratsaldeko sei eta erdietan, proiektua erredaktatzeko ardura daukan taldeak bi proposamen ezberdin helaraziko dizkie elorriarrei, aurreko fasean egindako ekarpenetatik abiatuta.

2017/10/09

Ikasketek eragindako garraio gastuetarako diru-laguntza atera du Elorrioko Udalak

Ikasketa zentroetara joaten den garraioa merkeagotu asmoz, unibertsitate eta formakuntza zikloetako ikasleentzat bideratutako diru-laguntzak eskainiko ditu Elorrioko Udalak bigarren urtez.

2016/06/17

Gazteentzako garraio diru-laguntza

Unibertsitaterako gazteentzako garraio diru-laguntza: Elorrioko Udalak gazteentzako diru-laguntzak deitu ditu.