2017/10/16

‘Elorrio Zabaltzen’, gertakari eta matxurak jakinarazteko app-a aurkeztuko du udalak

Aplikazioaren azalpenak eman eta herritarren artean berau aurkezteko asmoz, herritarrentzako aurkezpen-tailer bat antolatu da urriaren 17rako, asteartea, 19:00etan Iturri Kultur Etxean.

-

Elorrioko Udalak ‘Elorrio Zabaltzen’ mugikorrerako app berria jarri du herritarren eskura. Aplikazio honen bitartez, Kalezaindu erreminta erabil daiteke eskuko telefonotik. Kalezaindu baliatuz, udalerrian matxura edota kalteren bat antzeman duten pertsonek zuzenean bidal dezakete oharra Udalera, telefonoa erabilita.

Aplikazioaren azalpenak eman eta herritarren artean berau aurkezteko asmoz, herritarrentzako aurkezpen-tailer bat antolatu da urriaren 17rako, asteartea, 19:00etan Iturri Kultur Etxean.

Gainera, udal oharrak hala nahi duten pertsona guztiengana helduko dira orain, mugikorretarako Elorrio Zabaltzen app-aren bitartez. Sinplea izango da: app-a zure mugikorrera jaitsita, Elorrioko Udalaren ohar guztiak jasotzen hasiko zara, hainbat gairi buruz: errepide-etenak, autobus-zerbitzuetako aldaketak, edota kultur, kirol zein jaietako gaiak.

Elorrio Zabaltzen telefonorako app-a

Elorrio Zabaltzen mugikorrerako app-a Android eta iPhone sistemetarako dago eskuragarri. Bertan, herriko azken albisteak irakur daitezke –Udalaren webgunean argitaratzen direnak, hain zuzen ere-, Kalezaindu erreminta eskuratu daiteke, eta, irailetik aurrera, oharrak ere jaso ahalko dira, unean bertan.

Atzera